Cabecera

IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA

2012-10-11


Zuhaitz Akizu, Igartubeiti museoko gidaria

Igartubeiti baserrian, XVI.mendean eta XX. mendean jendea bizi izan zen. Baserri-museo honen atetik sartu orduko, XVI. mendean murgilduko gara. Garai hartan nola bizi ziren, zein lana egiten zuten eta nola jaten zuten ikusiko dugu. Logelak, ikulua, tolarea, sukaldea... Azken hau zen haien bizitzan lekurik garrantsitzuena.



IPUINAK SUTONDOAN: BIZIMODUA ETA BIZITZA ULERTZEKO ERA

Gizakiak beti izan du istorioak entzuteko eta kontatzeko beharra. Kontalaria, puina kontatzerakoan dibertitu egiten zen, pasadizoren bat transmititzen zuelako edo istorioak asmatzen zituelako ingurukoen fantasiak, beldurrak eta ilusioak  piztuz. Horretan datza ahozko tradizioa, ipuin asmatzaileak mito eta kondairen egile bilakatzen dira.

Baina garai guztietako ipuin kontalariak, beraien bizitza eta esperientziak kontatzen saiatu dira, alde batetik gazteei jakinduria transmititzeko eta beste aldetik tradizioak, hizkuntza eta arauak errespetatzen erakusteko. Kalte edo on egitearen baloreak guztiz ezarrita zeunden gizartean.

Belaunaldi batetik bestera ipuinetako pertsonaiak denon pentsamolde eta sentimenduen eramaile bilakatu ziren. Aintzinako ipuinek naturaren indarrak eragiten zuten, harridura eta beldurraren isla ziren. Jendeak, trumoiak edo tximistak animali basatien anima zirela uste zuen baina ezagutzak aurrera egin adinean, ipuin guzti horiek norberaren irudimenean zeudela konturatu zen, eta ez beste inon.

Ipuina normalean, gertatu zenaren narrazioa izaten zen edo gertatu zenaren interpretazioa edo suposizioa. Mundua mundua zenetik onartu egin da ipuinek, kondairek, mitoek, fabulek… egia kontatzen dutela, zerbaiten sinesteagatik eta nagusiak eta umeak entretenitzeagatik. 



Baserria


En los caserios guipuzcoanos un solo hijo -daba igual que fuese hombre o mujer- era escogido para recibir toda la herencia de la familia en el mismo instante de su matrimonio.

Arca

Los hijos desheredados solían recibir de sus padres un arca con ropa blanca y una cuja de cama. El arca era también un elemento esencial de la dote femenina.


Cucharón


Cuando la recién casada se instalaba como nueva señora en casa de su marido, recibía de su suegra un cucharón de palo, como símbolo de la cesión del poder doméstico.




+ info

Igartubeiti Baserri Museoa

Euskal Beserriaren Historia

Gipuzkoa Kultura

Historia del caserío



Iritziak

Zure iritzia emateko erregistraturik egon behar duzu.

               Erregistratu